Chūbu eskualdea
Chūbu 中部地方 Chūbu-chihō | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatua | Japonia |
Hiriburua | Nagoia |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°53′00″N 137°57′00″E / 35.883333°N 137.95°E / 35.883333; 137.95 |
Azalera | 72,572,34 km² |
Mugakideak | Kantō eskualdea, Kansai eskualdea eta Tōhoku eskualdea |
Demografia | |
Biztanleria | 21.715.822 (2010eko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Chūbu eskualdea (japonieraz: 中部地方, Chūbu-chihō?) Japoniako eta Honshū uharteko erdialdean dagoen eskualdea da. Lau azpieskualdeetan (Hokuriku, Kōshin'etsu, Shin'etsu eta Tōkai) eta 9 prefekturetan (Aichi, Fukui, Gifu, Ishikawa, Nagano, Niigata, Shizuoka, Toyama eta Yamanashi) banatuta dago.
Fuji mendia eta Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak dira UNESCOk Chūbu eskualdean Gizateriaren Ondare izendatu dituen bi eremuak.
Geografia
Honshu uhartearen ekialdea hartzen du, Kansai eskualdea dauka mendebaldean, Kantō eskualdea ekialdean eta Tōhoku eskualdea iparraldean.
Lau azpieskulade aurkitzen dira Chūbun:
- Tōkai: Ozeano Barearen ertzean dagoen eremua da. Edo Aroan oso garrantzitsua izan zen, izan ere Edo (Tokio) eta Kyotoren arteko Tōkaidō errepidea bertatik igaritzen baitzen. Mendien eta kostaldearen artean lautada alubial ugari aurkitzen dira.
- Chūkyō: Nagoia hiriaren ingurua hartzen du Chūkyōko metropoli eremuak. Japoniako hirugarren metropoli eremua da, ekonomikoki oso indartsua.
- Kōshin'etsu: Mendi garaien eremua da, "Japoniako teilatua" eizena eman izan zaio. Japoniako Alpeen lurraldea da. XX mendearen erdialderarte zetaren ekoizpenean oinarritu zen ekonomia.
- Hokuriku: Japoniako itsasoaren ertzeko kostaldea da. Elurra erruz egiten du eta malda handiko ibai ugariak argi indarra lortzeko erabiltzen dira. Kokapenari esker Errusia, Korea eta Txinarekin harreman komertzialak dituzten itsas-portu garrantzitsuak ditu.
Prefekturak
Banaketa administratiboa
Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Prefetura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Aichi | 7.408.640 | 5.164,57 | Nagoia | 2.272.075 |
Fukui | 795.437 | 4.188,99 | Fukui | 265.405 |
Gifu | 2.074.158 | 10.621,17 | Gifu | 412.895 |
Ishikawa | 1.168.929 | 4.185,22 | Kanazawa | 462.478 |
Nagano | 2.148.425 | 13.585,22 | Nagano | 387.146 |
Niigata | 2.371.574 | 12.582,47 | Niigata | 804.193 |
Shizuoka | 3.774.471 | 7.779,63 | Shizuoka | 723.317 |
Toyama | 1.104.239 | 4.247,22 | Toyama | 417.324 |
Yamanashi | 845.022 | 4.465,38 | Kōfu | 197.540 |
Ondasun nabarmenak
Gizateriaren Ondarea
Gaztelu eta jauregiak
-
-
-
-
-
-
- Kakegawako gaztelua.
-
-
-
Tenplu eta santutegiak
-
-
-
-
-
- Eihei-ji tenplua.
-
- Kuon-ji tenplua.
- Kenroku-en lorategiak.
Museoak
- Meiji-mura museoa.
-
-
Dorreak
- Midland Square dorrea (Nagoia).
- JR Central dorreak (Nagoia).
- Mode Gakuen Spiral Towers (Nagoia).
Natura
- Fuji mendia (3.776m).
- Kita-dake mendia (3.193m).
- Hotaka mendia (3.190m).
- Aino mendia (3.189m).
- Elurrezko hormak Norikura mendian (3.025m).
-
- Tōjinbō kostaldea.
- Mila arroz soroak.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Kanpo estekak
- Datuak: Q134638
- Multimedia: Chūbu region / Q134638