Valeri Txybinieiev

Valeri Txybinieiev

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBerdiansk, 1988ko martxoaren 3a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
HeriotzaHostomel, 2022ko martxoaren 3a (34 urte)
Hobiratze lekuaBerkovets cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Q85853953 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAkademia Militar
Hetman Petro Sahaidachnyi National Army Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakparaxutista militarra, frankotiratzailea eta ofizierra
Jasotako sariak
ikusi
  • Hero of Ukraine, Order of the Gold Star Hero of Ukraine, Order of the Gold Star
Zerbitzu militarra
Graduamaior
kapitain
teniente
Parte hartutako gatazkakDonbasseko gerra (2014)
Errusia-Ukraina gerra (2022)

Valeri Viktorovitx Txybinieiev[1] (ukraineraz: Валерій Вікторович Чибінєєв) (Berdiansk, Sobietar Batasuna; 1988ko martxoaren 3a – Hostomel, Ukraina; 2022ko martxoaren 3a) frankotiratzaile ukrainar bat izan zen, Aireko-jauziko 79. Brigadako frankotiratzaileen batailoiko komandante gisa aritu zena. Donbasseko gerran borrokatu zen eta, 2016an, Urrezko Izarraren Ordena jaso zuen Avdiivka-ko borroka-misio batean egindako ekintzengatik. 34 urte bete zituen egunean, Txybinieiev Hostomelgo guduan hil zen, Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, 2022an.

Biografia

Lehen urteak

Txybinieiev 1988ko martxoaren 3 jaio zen, Berdiansken.[2] Bere gurasoak txikitan hil ziren eta umezurztegi batean hazi zen. Umezurztegiko zuzendariaren semearen eragina jaso zuen, paraxutista baitzen.[3] Txybinieiev Zaporizhia Oblasteko Zakhisnik Kirol Lizeo Militarrera joan zen, Odessako Akademia Militarrean graduatu aurretik.[2][4]

Karrera militarra

2010ean, Txybinieiev teniente bihurtu eta Aireko-jauziko 79. Brigadan sartu zen.[4]

2014ko udaberrian, Txybinieiev unitatea Txervonyl Lyman-en zabaldu zuten, eta bertan etsaien su bati aurre egin zioten, bere soldaduetako batzuk zaurituz. Beste batean, lurreko mina batekin talka egin zuen tanke baten barruan hiru soldadu erreskatatzen lagundu zuen. Harrapatua izan ez zedin, Txybinieievek behin baieztatu zuen Errusiak babestutako indarren parte zela.[3] 2015eko urtarrilean, Donetskeko Aireportuko Bigarren Batailan borrokatu zen soldaduetako bat izan zen ere.[3]

2016an, Txybinieiev Aireko-jauziko 79. Brigadako frankotiratzaileen batailoiko komandante bihurtu zen; hala, 2016ko uztailean, frankotiratzaile-batailoia zuzendu zuen Avdiivka-tik gertu zegoen borroka-misio batean. Unitateak hamabi helburuak suntsitu zituen, metrailadoreak, granada-jaurtigailuak eta frankotiratzaileak barne.[2]

Txybinieiev zauritu egin zen jaurtigai-zati batek sorbaldan jo zuenean,[3] baina, halere, unitatea zuzentzen jarraitu zuen. Bere ekintzengatik, Petro Poroxenko presidenteak Urrezko Izarraren Ordena (Ukrainako Heroia) eman zion Ukrainako Independentzia Eguneko desfilean, Khrestxatyk kalean.[2] Ondoren, maiorrera igo zuten.[5]

2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Txybinieiev borrokan hil zen Hostomelgo aireportuan 2022ko martxoaren 3an, 34 urte betetzen zituen egunean.[5][6]

Bizitza pertsonala

2016ko abenduan, Kyiv Postek Txybinieiev izendatu zuen Ukrainako "30 urtetik beherako 30 gazte liderretako" bat bezala.[7] Geroago egindako elkarrizketa batean, frankotiratzaile-eskola bat sortu nahi zuela adierazi zuen.[3]

Bere anaia, Roman Txybinieiev, 79. Brigadako pelotoi bateko komandantea, 2019an hil zen.[5]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
  2. a b c d (Errusieraz) «Под Гостомелем погиб Герой Украины из Бердянска Валерий Чибинеев» Газета МИГ 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  3. a b c d e «Valeriy Chybineyev: A Hero of Ukraine, this soldier wants to set up sniper school to help train the best - Dec. 01, 2016» KyivPost 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  4. a b (Ukraineraz) «Герой України Чибінєєв про війну, одруження та як ледь не втратив свідомість на нагородженні – останні новини Бердянська» www.depo.ua (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  5. a b c (Ukraineraz) «Під час бою за Гостомель загинув герой України Валерій Чибінєєв» APNEWS.COM.UA 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  6. (Ukraineraz) Цензор.НЕТ. «Пам'яті загиблого 3 березня в бою за Гостомель Героя України Валерія Чибінєєва» Цензор.НЕТ (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  7. «Kyiv Post awards Top 30 Under 30 young leaders - Dec. 02, 2016» KyivPost 2016-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28701450
  • Commonscat Multimedia: Valeriy Chybineyev / Q28701450

  • Wd Datuak: Q28701450
  • Commonscat Multimedia: Valeriy Chybineyev / Q28701450