Uxua López Flamarique

Uxua López Flamarique

Bizitza
JaiotzaTafalla, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta ekintzaile ekologista
Jasotako sariak

Uxua López Flamarique (Tafalla, Nafarroa, 1983a) nafar zientzialaria da.Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, dibulgatzaile zientifikoa eta ingurumen-aktibista. Energia berriztagarrietan aditua da eta Klima Aldaketaren aurkako 1000 Zientzialariko Nazioarteko Sareko kidea.

Bizitza

Tafallan jaio zen 1983an. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoan lizentziaduna eta energia berriztagarrien arloan aditua da.[1]

Nazioarteko 300 emakume zientzialarien artean 80 hautatuetako bat izan ondoren,[1] 2018an, Homeward Bound Project espedizioan parte hartu zuen. Zientzia arloko emakumeen lidergoan eta ahalduntzean oinarritutako ekimena da, eta Espainiako lehen ordezkarietako bat izan zen, Ana Payo Payo, Alicia Pérez-Porro eta Alexandra Dubinirekin batera.[2]

2019an Change the Change Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzian parte hartu zuen "Planetaren heroiak: ekintza inspiratzaileak" izeneko ponentziarekin.[3]

Aintzatespenak

2018an, Espainiako Gurutze Gorriaren Urrezko Domina jaso zuen, Homeward Bound ekitaldian parte hartzeagatik, eta Nafarroako Carlos III.a Noblearen Gurutzea, ikerketa zientifikotik eta genero-ikuspegitik beroketa globalaren ondorioetarako konponbideak sustatzen, bultzatzen eta garatzen laguntzeagatik.[4][5]

Erreferentziak

  1. a b Ilintxeta, Reyes. (2018ko otsailaren 25a). «Uxua Lopez, Telekomunikaziotako ingeniaria: "Emakumeen talentu guztia baliatu behar dugu galtzen ari garen klima aldaketaren borrokan"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 27a).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-02-20). «Una ingeniera de Tafalla combate el cambio climático en la Antártida, en una expedición que busca dar visibilidad a las científicas» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. «Conferencia Internacional de Cambio Climático Change the Change» www.miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  4. «Uxua López, Tafallako ikertzailea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzearekin saritua» Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  5. (Gaztelaniaz) navarra, diario de. (2018-05-07). «Cruz Roja premia Uxua López tras su viaje a la Antártida» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak

  • Diario de Noticias: “El cambio climático no afecta igual a hombres y mujeres, ellas lo sufren con mayor intensidad”. Pamplona, 23 de marzo de 2018
  • Euskal Irrati Telebista: "Tenemos que actuar de forma integral para combatir el cambio climático". Bilbao, 5 de mayo de 2018
  • Uxua Lopezen idazlanak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q54317361
  • Wd Datuak: Q54317361