Unibertsitate-egoitza
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d0/East_college_dormitory_for_men%2C_Bucknell_University%2C_Pa_%2879580%29.jpg/220px-East_college_dormitory_for_men%2C_Bucknell_University%2C_Pa_%2879580%29.jpg)
Unibertsitate-egoitza unibertsitateko ikasleei ostatu ematen dien zentro bat da. Askotan, unibertsitate batean integratuta edo atxikita egoten da, baina unibertsitateetatik independenteak diren egoitzak ere badaude.[1]
Unibertsitate-egoitzak, normalean, campusetan bertan edo haien inguruan egoten dira. Oro har, unibertsitateko ikasleek eskatutako hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: ostatua eta mantenua, garbitegia eta liburutegia.
Unibertsitate-egoitzek kultura-, ikasketa-, erlijio- edo kirol-jarduerak eskaintzen dituztenean, ostatuaz eta mantenuaz gain, ikastetxe nagusiak ere esaten zaie.
Ikus, gainera
- Ikastetxe nagusi
Erreferentziak
- ↑ Turri, Francesca. (1996). La progettazione della residenza universitaria. Esperienze italiane e straniere. Pavia: PIME.
Kanpo estekak
Datuak: Q3661265
Multimedia: University and college dormitories / Q3661265
![]() | Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |