Tricholoma robustum
Tricholoma robustum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma robustum Ricken, 1915 |
Tricholoma robustum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Ukrainan zaporetsutzat jotzen da eta freskoa erabiltzen da. Japoniarrentzat berriz, erdipurdiko zaporea eta usaina du.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta haragitsua, apur bat likatsua edo pixka bat zetaduna, marra fibriladun arre-gorrixka-kobre kolorekoekin.
Orriak: Krema kolorekoetatik gorrixka kolorekoetarakoak.
Hanka: Motza, 5 cm inguruko garaierakoa eta 2 cm inguruko lodierakoa, kapelaren kolorearekin oinarritik eraztuneraino (hirto), goialdea zuria.
Haragia: Zuria, lodia, irinaren edo pepinoaren usainarekin, zaporea ia leuna.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.
Jangarritasuna
Jangarria.
Nahasketa arriskua
Mintzezko eraztuna duten Tricholoma espezieekin nahas daiteke, hala nola: Tricholoma caligatum, Tricholoma aurantium.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Oro har, lurzoru karetsuetan. Batez ere koniferoen azpian.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[3]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Tricholoma robustum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
Datuak: Q10548457
Multimedia: Tricholoma robustum / Q10548457