Tiananmen plaza

Tiananmen plaza
天安門廣場
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
HiriaPekin
BarrutiDongcheng barrutia
JiedaoDonghuamen Subdistrict
Koordenatuak39°54′16″N 116°23′29″E / 39.90457°N 116.39139°E / 39.90457; 116.39139
Map
Historia eta erabilera
Tiananmen plazako protestak
Izenaren jatorriaTiananmen (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera39,6 ha
Webgune ofiziala

Tiananmen plaza (txinera tradizionalez: 天安門廣場; txinera sinplifikatuz: 天安门广场; pinyinez: Tiān'ānmén Guǎngchǎng; euskaraz: «Bake Zerutiarraren Atearen Plaza») Beijingen, 1949az ondoren egindako hirigintza planaren barnean eraikia eta pentsatua izan zen, Txina berriaren ikurra izanez. Bere eraikuntzarekin, lotura politiko ekitaldi masiboak egin ahal izateko lautada handi bat eraikitzea nahi izan zen, Sobietar Batasuneko Mosku hiriburuko Plaza Gorrian egiten zirenen antzerakoak, horren tradiziorik, ordu arte Txinan ez zegoelarik.

Tiananmen plaza, munduko plazarik handiena da, iparraldetik hegoaldera 880 metro eta ekialdetik mendebaldera 500 metro baititu, guztira 440.000 m².

Ikuspegi panoramikoa

Plaza, Hiri Debekatuaren hegoalde-iparralde ardatza jarraituz eraikita dago. Erdian, harrizko obelisko bat altxatzen da, Herriaren Heroientzako Monumentua, 38 metroko altuera duena, eta Mao Zedong presidenteak egindako idazkun bat, non Herriaren heroiak hilezkorrak dira irakur daitekeen. Ezkerretara eta eskuinetara, bi eraikin garrantzitsu eraiki ziren, sobietar estilokoak. Horietako bat, Herriaren Areto Handia da, eta, bestea, Historia eta Iraultzaren Museo Nazionala. Plazan, Mao Zedongen mausoleoa ere dago, bere aurrealdeko bi zatietan, Herriaren Heroien Aldeko Monumentua eta nekazari, soldadu, langile eta ikasleen eskultura multzoak aurretik dituela.

Plaza, 1989an, Tiananmen Plazako Matxinada egin zen tokia izan zen.

Eraikinak

Galeria

  • Zhengyangmen dorrea
    Zhengyangmen dorrea
  • Monumentua herriaren heroiei eta Herriaren areto handia
    Monumentua herriaren heroiei eta Herriaren areto handia
  • Tiananmen atea Hiri Debekaturantz
    Tiananmen atea Hiri Debekaturantz
  • 1919ko maiatzaren 4a
    1919ko maiatzaren 4a
  • Panorama
    Panorama
  • Mao Zedongen mausoleoa
    Mao Zedongen mausoleoa
  • Monumentua
    Monumentua
  • Sarrera Hiri Debekaturantz
    Sarrera Hiri Debekaturantz

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Tiananmen plaza 360°
  • Txinatar Historiaren Museo Nazionala
  • Argazkiak
  • Satelite irudiak - Google Maps
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q164055
  • Commonscat Multimedia: Tiananmen Square / Q164055

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315145689
  • GND: 7525597-2
  • LCCN: sh85135290
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q164055
  • Commonscat Multimedia: Tiananmen Square / Q164055