Tarragonako Arkeologia Museo Nazionala

Museoaren eraikin nagusia.
Miracle parkea, atzean Pretori eta Arkeologia Museoa

Tarragonako Arkeologia Museo Nazionala (katalanez, Museu Nazional Arqueològic de Tarragona, MNAT) Tarragona hirian (Katalunia) dagoen museo publiko bat da, hango iragan aberatseko hainbat ondare eta hondakin biltzen dituena. XIX. mendearen erdialdean sortu zen, probintziako museo gisa, Tarraco izeneko hiri erromatarretik eta haren eragin-eremutik iritsitako ondarea berreskuratu, zaindu, ikertu eta ezagutzera emateko xedearekin; horrenbestez, Kataluniako tankera honetako museorik zaharrena da. Museo arkeologikoaz gain, MNATek Museo eta Nekropoli Paleokristauak, Els Munts hiri erromatarra (Altafulla) eta Centcelles villa erromatarra (Constantí) kudeatzen ditu, baita Beràko Arkua eta Eszipioien Dorrea monumentuak eta antzoki erromatarra ere. Helburu horiek betetzeko, hainbat jarduera antolatzen eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola aldi baterako erakusketak, hitzaldi-zikloak, mintegiak, berreraikitze historikoko tailer eta jarduerak, argitalpenak eta ikus-entzunezko programak.

Museoan Tarracoko iragan erromatarreko eta kristautasunaren hasierako pieza arkeologikoak daude, baita liburutegi bat ere. Haren bildumetan ikusgai dauden elementu gehienak azken 150 urteetan egindako indusketetan aurkitu ziren.[1]

Museo erromatarren Europako sarearen parte da.[2]

Gaur egun okupatzen duen eraikinera 1960an aldatu zen. Eraikin berri bat da, museo izateko sortua eta harresi erromatarreko horma-atal baten gainean eraikia. Kudeaketari dagokionez, Kataluniako Generalitatearen Kultura Sailaren mendera igaro zen 1982an, Autonomia Estatutua onartu eta eskumenak eskualdatu ondoren. 2003az geroztik, Kataluniako Arkeologia Museoarekin batera, Arkeologia Museoen Erakunde Autonomoaren parte da, zeina Kataluniako ondare arkeologikoaren ikerketa, kontserbazio eta zabalkundeari lotutako ekimenak ahalik eta gehien bultzatzeko eta koordinatzeko helburuarekin sortu baitzen.

Irudi-galeria

  • Medusaren mosaikoa (xehetasuna)
    Medusaren mosaikoa (xehetasuna)
  • Medusaren mosaikoa (xehetasuna, Perseo eta Andromeda)
    Medusaren mosaikoa (xehetasuna, Perseo eta Andromeda)
  • Paumaren horma-irudia
    Paumaren horma-irudia
  • Neron Zesar, Germanikoren semea
    Neron Zesar, Germanikoren semea
  • Marko Aurelioren erretratua
    Marko Aurelioren erretratua
  • Euterpe
    Euterpe

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20110728204844/http://www.mnat.es/cat/mnat/index.html
  2. https://web.archive.org/web/20110721071043/http://www.mnat.es/new/04/romaneurope/index2.htm

Kanpo esteak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2478458
  • Commonscat Multimedia: Museu Nacional Arqueològic de Tarragona / Q2478458

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 145987323
  • ISNI: 000000012178317X
  • BNE: XX112433
  • BNF: 125474378 (data)
  • CANTIC: a11287809
  • GND: 1034845-1
  • LCCN: n83197850
  • SUDOC: 034753303
  • Directorio de Museos y Colecciones de España: 1282
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0001407
  • BCIN: 4174-MH
  • IPAC: 12548
  • Wd Datuak: Q2478458
  • Commonscat Multimedia: Museu Nacional Arqueològic de Tarragona / Q2478458