Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Somnanbulismo
Deskribapena
Mota
parasomnia (en) semiconsciousness (en)
Espezialitatea
sleep medicine (en)
Identifikatzaileak
GNS-10
F51.3
GNS-9
307.4307.4
DiseasesDB
36323
MedlinePlus
000808
eMedicine
000808
MeSH
D013009
Somnanbulismoa edo lo-ibiltzea loaren nahasmendua da: pertsona, lo dagoela, inkontzienteki eta automatikoki higitzen da, eta, maiz, ohetik jaiki eta oinez hasten da.[1] Lo sakonean zehar gertatzen den jokabidea da eta gehienetan pertsonak ekintza sinpleak (hala nola, ohetik altxa eta berriz ere sartu eta komunera joan) egitea sorrarazten badu ere, batzuetan ekintza konplexu, arriskutsu eta indarkeriazkoak (hala nola, sexu harremanak izan, hilketak) ere egin ditzake somnanbuluak.
Ohiko uste-okerra
Giza gorputza eta osasuna
Lo-ibiltari bat esnatzeak ez dio kalterik egiten. Sonanbuloak nahasita edo noraezean senti daitezke esnatu ondorengo denbora-tarte labur batean, baina sonanbulismoari lotutako osasun-arriskuak lesioetatik edo insomniotik datoz, ez esnatzetik[2].