S.D. Txapel Aundi

Txapel Aundi Donostiako kirol eta gastronomia elkartea da, Martutene auzokoa. 1956an sortua, hainbat ekimen eta arlo landu izan ditu bere historian zehar: festak, txirrindularitza (criteriuma antolatzen dute udazkenean), herri-kirolak, eta arraunketa.

Arraunketa saila

Elkartea Urumearen ertzean izanik, arraunean aritzeko baliabideak eta aukera zituztela ikusi zuten; hala, 1960ko hamarkadan batel eta trainerillak uretaratu zituzten.

Garaipen garrantzitsuena, 1962an lortutako Espainiako Trainerilla Txapelketa izan zen. Honako tripulazio hau izan zuen tostetan: Rafael Almandoz, Tiburcio Etxeberria, "Bixentiko" Elizondo, J.M. Lizeaga "Ubillos", Antonio Oliden, Victor Sarasola eta Klaudio Etxeberria "Gorria".

Garaipenak

  • Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 1962.
  • Gipuzkoako Trainerilla Liga (2): 1961[1] eta 1962.
  • Bermeoko trainerilla estropadak (1): 1961.
  • i
  • e
  • a
Donostiako arraunketa
Historia orokorra:
Donostiako arraunketa

Arraunketa
Garaipenak:Klubak:
Amaikak Bat • Chimparta • Donostia AB • Donostia Arraun Lagunak • Donostiarra • Empuje • Esperanza • Fortuna • Ibaeta • Jaizkibel • Kai-aldeKiriko AKELoiolatarra • Txapel Aundi • Ur-Kirolak
Arraunlari eta patroiak:Banderak:

Kanpo-loturak

  • Txapel Aundi trainerillaren 1961eko argazkiak Kutxatekako argazki-galerian

Erreferentziak

  1. Txapel Aundi Gipuzkoako Batel Liga irabazten NO-DOko dokumentala (05:04 minututik aurrera)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9090695
  • Wd Datuak: Q9090695


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.