Rosa Sevilla de Alvero

Rosa Sevilla de Alvero
Bizitza
JaiotzaTondo (en) Itzuli, 1879ko martxoaren 4a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaQuezon City, 1954ko maiatzaren 11 (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hezitzailea eta sufragista

Rosa Lucía Sevilla de Alvero (Tondo, Manila, Filipinak, 1879ko martxoaren 4a – Quezon City, Filipinak, 1954ko maiatzaren 11) Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria izan zen. [1]

Biografía

1879ko martxoaren 4an jaio zen. Silvina Tolentinoren eta Rafaelen alaba, Aurelio Tolentino iraultzaile eta antzerkigilearen senidea eta Ambrosio Sevilla, Espainiako armadako sarjentuarena.[2] Izeko Tolentinorekin hazi zen, zeinak askotan gonbidatzen zituen bere etxera "hezkuntza kolonial" deitzen zutenaren aurka defendatzen zuten abertzaleak eta intelektualak.[3]

Lan ibilbidea

Hezitzaile ibilbidea

Irakasle ikasketak egin zituen, “Goi mailako irakasle” titulua lortu zuen Colegio de la Asunción izenekoan.[4] Santo Tomaseko Unibertsitateko lehen dekanoa izan zen eta 1900eko uztailaren 15ean Emakumearen Institutua (gero Rosa Sevilla Oroimenezko Eskola) sortu zuen. [4]

Amerikako garai kolonialaren lehen urteetan, 21 urterekin Manilako Emakumeen Institutua sortu zuen, Filipinetako emakumeen lehen eskoletako bat izan zena.[1] Institutuak emakumeei "Jainkoari zein herrialdeari zerbitzatzeko" prestatzen lagunduko zien curriculuma eskaini zien, gehienbat erlijioa eta zientzia-gaiak irakastea debekatzen zuten estatubatuarrek zuzendutako eskolen alternatiba bat emanda.[3]

Sufragista ibilbidea

30eko hamarkadaren erdialdean, 1916an filipinar emakumeei boto eskubidea emateko mugimendu bat zuzendu zuen, Filipinetako Emakumeen Liga Nazionala sortuz. Erreferendum baten ostean, 1937an lortu zuten emakumeek eskubidea.[1]

Kazetaritza ibilbidea

Kazetaritzan ere lan egin zuen, La Vanguardia egunkari espainiarreko zuzendaria izanik, eta Filipinetako Emakumeen Kluben Federazio Orokorrak argitaratutako The Woman's Outlook aldizkaria sortu zuen. [5] Antonio Lunaren La Independencia egunkariko erredakzio taldeko partaide izan zen, eta gaztelaniaz ere idatzi zituen La Mejor, El Sueño del Poeta eta Prisonera de Amor lanak, esaterako. [3]

Bizitza pertsonala

Emilio Alvero artistarekin ezkondu zen.[2] 1954ko maiatzaren 11n hil zen, 75 urte zituela. [4]

Sariak eta aintzatespenak

  • 1948, uztailaren 4a, Filipinetako Gobernuko Presidentetza Merezimenduaren Domina.
  • 1948 Isabel II.a Espainiako erreginaren aitorpena.
  • 2021ean, martxoaren 4an, Google-k bere 142. urtebetetzea ospatu zuen Google Doodle batekin, denbotaldi baterako Logo bereziarekin. [6]

Erreferentziak

  1. a b c Google fetes Filipina suffragist Rosa Sevilla de Alvero with doodle on 142nd birthday. 4 March 2021.
  2. a b Google Doodle celebrates Rosa Sevilla de Alvero, one of the women who fought for Filipina's right to vote. 4 March 2021.
  3. a b c Co, Ryanne. (4 March 2021). «Rosa Sevilla de Alvero: 5 Facts To Know About Today's Google Doodle» Tatler Philippines.
  4. a b c «Because of Rosa Sevilla de Alvero, Pinays can vote. But who is she?» My Pope 4 March 2021.
  5. «Google doodle features Filipina suffragette» GMA News Online 4 March 2021.
  6. «Rosa Sevilla de Alvero's 142nd Birthday» Google 4 March 2021.

Kanpo estekak

  • Rosa Sevilla de Alveroren bizitzari buruzko bideoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12970135
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 1535963
  • ISNI: 0000000037119276
  • LCCN: n87865041
  • NLA: 35483332
  • Wd Datuak: Q12970135