Luís Romano

Luís Romano
Bizitza
JaiotzaSanto Antão (en) Itzuli, 1922ko urriaren 6a
Herrialdea Cabo Verde
HeriotzaNatal, 2010eko urtarrilaren 22a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Luís Romano de Madeira Melo (Santo Antão, 1922ko ekainaren 10a - Natal, 2010eko urtarrilaren 22a) Cabo Verdeko poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea izan zen, portugesez eta Cabo Verdeko kreoleraz idatzi zuena.

Bizitza

Senegalen eta Marokon bizi izan zen, 1962an Brasila joan zen arte; lanbide ugari izan zuen bere bizitzan. Cabo Verdeko bizimoduaren gogortasuna eta portugaldarren zapalkuntzak salatu zituen bere idatzietan, eta Cabo Verdeko folklorea ezagutarazi zuen, hango hizkuntzaz idatziriko lanen bidez. Famintos eleberria (1962, «Gosetiak»), Renascença de uma Civilizaçao no Atlântico Médio poema eta kontakizun laburren bilduma (1967, «Atlantikoaren erdialdeko zibilizazio baten berpizkundea») eta Lzimparim/Negrume izeneko poema eta ipuin bilduma (1973, «Ilunabarra») ditu obra nagusiak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-1-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luís Romano
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q706594
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 51731952
  • ISNI: 0000000066452203
  • BNF: 12176162b (data)
  • LCCN: no2011098113
  • SUDOC: 117905461
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05148/eu_r_0857/r0857
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q706594