Iñaki Petxarroman

Iñaki Petxarroman

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria, 1973ko uztailaren 1a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta bertsolaria
Enplegatzailea(k)Berria

Twitter: petxarroman Literaturaren Zubitegia: 932 Edit the value on Wikidata

Iñaki Petxarroman Gutierrez (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973ko uztailaren 1a) gipuzkoar kazetari, idazle eta bertsolaria da.[1]

Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziaduna da. Egin eta Euskaldunon Egunkaria kazetetan egin zuen lan. Gaur egun Berria egunkarian egiten du lan kazetari eta zuzendariorde.

Liburuak

  • Nafarroa, iragana eta geroa (Txalaparta, 2000, ISBN 9788481361711)
  • Katearen begiak (Txalaparta, 2003, ISBN 9788481362756)
  • Begirada bat Kubari (Elkar, 2007, ISBN 9788497834568)
  • Lurra, zorua bailitzan (Txalaparta, 2011, ISBN 9788481366075)
  • Su haietatik ke hauek. Gipuzkoa: errausketatik zero zaborrerantz (Txalaparta, 2012, ISBN 9788415313434)
  • Kearen fiordoa (Elkar, 2015, ISBN 9788490274033) eleberria.[2][3]
  • Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian (Elkar, Berria, Jakin, 2020, ISBN 9788413600659)

Sariak

2023an Euskal Kazetaritza Saria jaso zuen Bilbon Ingurumen Kazetaritza atalean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda. Epaimahaiak esanda, urteetan ingurumenaren alorrean egindako lanagatik eman zioten saria; ekologiari lotutako gaiak jorratzen hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n eta Berrian segitu zuen gero horretan. Bai herri-mugimenduaren ikuspegiaz bai instituzioen jarreraz informatu zuelako zintzotasun subjektiboa eta zorroztasuna saritu zuten. Sari horretako beste sarituak hauek izan ziren: Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; Martxelo Otamendi Ibilbide Profesionalaren atalean, Bizitza osoa «euskararen eta euskarazko kazetaritzaren» alde egiteagatik eman zioten, Egunkaria eta Berria egunkarietako zuzendari ohi gisa, eta Espainiako prentsa idatziaren zuzendarien dekanoa izateagatik; EITBren Primeran plataforma, Kazetaritza Digitala saria; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo sariarekin; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian.[4][5][6][7]

Erreferentziak

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Iñaki Petxarromanen biografia BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 1a).
  2. Etxaniz, Xabier. (2016-02-28). Baleazaleak arriskuan Xabier Etxaniz Erle / Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015 / Kritiken hemeroteka » Baleazaleak arriskuan. Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  3. Rojo, Javier. (2016-02-27). Kearen fiordoa / Iñaki Petxarroman / Elkar, 2015 / Kritiken hemeroteka » Nobela historikoa,. El Diario Vasco, (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  4. (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2023-11-09). «La Asociación y el Colegio Vasco de Periodistas entrega los premios del Periodismo Vasco 2023» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  5. «PRIMERAN plataformak Kazetaritza Digitala saria jasoko du 2023ko Euskal Kazetaritza Sarietan» EITB 2023-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  6. Vieira Gil, Iraia. (2023-10-09). «Kazetari zorroztasuna aitortu diete Otamendiri eta Petxarromani» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  7. (Gaztelaniaz) EFE, NTM /. (2023-11-08). «El periodismo vasco premia el trabajo de Silvia Intxaurrondo y Jordi Évole» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Iñaki Petxarrromanek Berria egunkarian idatzitako artikuluen zerrenda (1.300 baino gehiago)
  • Iñaki Petxarrromanek Euskaldun Egunkarian idatzitako artikuluen zerrenda (845 artikulu)
  • Iñaki Petxarroman idazlea literaturan zubitegian (armiarma.eus)
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q47009616