Hua Guofeng
Hua Guofeng | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1976ko urriaren 7a - 1981eko ekainaren 28a ← Mao Zedong - Hu Yaobang →
1976ko urriaren 7a - 1981eko ekainaren 28a ← Mao Zedong - Deng Xiaoping →
1976ko apirilaren 7a - 1976ko urriaren 7a
1976ko otsailaren 2a - 1980ko irailaren 10a ← Zhou Enlai - Zhao Ziyang →
1976 - 1982ko iraila
1973ko urria - 1977ko martxoa ← Li Zhen (en) - Zhao Cangbi (en) → | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | 苏铸, 蘇鑄 | ||||||||||||
Jaiotza | Jiaocheng County (en) , 1921eko otsailaren 16a | ||||||||||||
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika | ||||||||||||
Heriotza | Pekin, 2008ko abuztuaren 20a (87 urte) | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista | ||||||||||||
Su Zhu, ezagunagoa Hua Guofeng izenagatik, txineraz 华国锋 (Hunan, Txina, 1921eko otsailaren 16a - Pekin, Txina, 2008ko abuztuaren 20a) txinatar politikaria izan zen.
Biografia
Bere sorterriko probintzian alderdi- eta administrazio-postu gorenen ardura izan zuen. Gero Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten (1969), eta Lin Piao baztertzeko esku hartu ondoren, politburoko kide izendatu zuten (1973). Segurtasun-ministroa eta lehen ministrordea (1976) zela, Mao Tse Tung hiltzean Alderdi Komunistako lehendakari bihurtu zen. Deng Xiaopingekin elkarturik, Maoren orientabide eta jarraitzaileen aurka ekin zien (Lauren Banda deitu zen Maoren alarguna eta beste hiru buruzagiren atxiloketa) eta lau modernizazioak (defentsa, teknologia, nekazaritza eta industria) bultzatu zituen. Politika ekonomikoak sorturiko tentsioek bazterturik geratu zen 1981ean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hua Guofeng |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q41570
- Multimedia: Hua Guofeng / Q41570