Gracia Alonso de Armiño

Gracia Alonso de Armiño
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1992ko abuztuaren 11 (31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Araski AES-
Q3059078 Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateapibota
Altuera180 zentimetro

Gracia Alonso de Armiño Riaño (Santutxu, Bilbo, Bizkaia, 1992ko abuztuaren 11) euskal saskibaloi-jokalaria da, hegaleko postuan jokatzen duena. 2022an, Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan aritzen den Araski AES taldean jokatzen zuen, pibot posizioan.[1][2]

Kirol ibilbidea

Saskibaloian debuta egin zuen 6 urterekin Berrio Otxoako taldean.[2] Infantil eta kadete mailan Bizkaiko eta Euskadiko selekzioekin jolastera iritsi zen.[3] 16 urterekin denboraldi bat jokatu zuen Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldean, Emakumezkoen 2. Saskibaloi Ligan jokatu zuen taldean.[2]

17 urte zituenean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen batxilergoko bigarren ikasturtea egitera. Ondoren, erizaintza ikasketak egin zituen Freed-Hardeman Unibertsitatean eta unibertsitateko taldearekin NCAA ligan aritu zen.[4] Estatu Batuetako etapan, Tennesseeko Knoxvilleko West High Schoolekin jokatu zuen. Talde horrekin barrutiko eta eskualdeko txapelduna izan zen, eta “Sub-State” irabazi zuen.[2]

2011n NCAA Ligan lehiatu zen Suediako bere taldearekin.[3]

Itzuli zenean Lointek Gernika Bizkaia taldean sartu zen 2016/17 denboraldian.[3][5] Hala, debuta egin zuen Endesa Emakumezkoen Ligan. Emakumezkoen Ligan lehiatu zen Basket Ibaizabal Saskibaloi Taldearekin 2017/18an, eta Real Canoe N.C. taldea 2018an/19.[2][3]

2019/20 denboraldian Madrileko Estudiantes taldeak fitxatu zuen.[6][3] Denboraldi horretan, “Bostekorik Onena”rako 8 aldiz izendatu zuten. Bostekorik Onenak ACB, Emakumezkoen 2. Liga eta EBA.7 taldeetako banakako emanaldi onenak saritzen ditu. Estudiantes-eko bigarren denboraldian, 2020/21ean, 5. Ligako kategoria absolutura itzuli zen.[3]

2020an, Espainiako selekziorako hautatu zuten 3x3.8 saskibaloian.[7]

2021-2022 denboraldian Araski AES taldeak fitxatu zuen.[2][8][9][10][11]

Casademont Zaragoza Femeninoak fitxatu zuen 2022/2023 denboraldirako. Erregina Kopako titulua lortu ondoren, 2023ko maiatzaren 29an, modu hunkigarrian agur esan dio Zaragozako klubari.[12]

23-24ko denboraldian hasieran Ibaeta C.D, taldean aritu zen eta urtarrilean Estudiantes taldeak fitxatu zuen.[1]

3x3 saskibaloian aritzen da Espainiako selekzioan, baita Parisko Olinpiadetan ere.

Denboraldia Taldea Liga
2016-2017 Gernika KESB Liga Femeninoa
2017-2018 Club Basket Ibaizabal Liga Femeninoa 2
2018-2019 Real Canoe Liga Femeninoa 2
2019-2021 Estudiantes Liga Femeninoa
2021-2022 Araski Liga Femeninoa
2022-2023 Basket Zaragoza Liga Femeninoa
2023-2024 IDK Euskotren Liga Femeninoa
2023-2024 Club Baloncesto Estudiantes Liga Femeninoa

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa. Gracia Alonso de Armiñoren emaitzak eta estatistikak. (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  2. a b c d e f (Gaztelaniaz) «GRACIA ALONSO DE ARMIÑO, VERSATILIDAD PARA KUTXABANK ARASKI» Araski AES Baloncesto Femenino 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa. (2016-06-09). Gracia Alonso, otra joven jugadora bizkaina que se une al proyecto del Gernika Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  4. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2017-01-06). «Gracia vuelve a sus orígenes» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  5. Magro Eizmendi, Imanol. (2016). «Aldaketaz josita dator denboraldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  6. (Gaztelaniaz) «Gracia Alonso regresa a LF con Movistar Estudiantes» Movistar Estudiantes 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  7. (Gaztelaniaz) Calvo, Roberto. (2020). «Gracia Alonso de Armiño, pasión por la vida y el baloncesto» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
  8. (Gaztelaniaz) «La alero Gracia Alonso procedente de Estudiantes, primer fichaje del Araski» El Correo 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  9. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Gracia Alonso de Armiño, primer fichaje del Araski» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  10. (Gaztelaniaz) gracia-alonso-de-armino-primer-fichaje-del-kutxabank-araski. .
  11. «FEDERACION ESPAñOLA DE BALONCESTO» www.feb.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  12. (Gaztelaniaz) García Arlegui, David. (2024). «Gracia Alonso de Armiño en su adiós: 'A mi querida Marea Roja, hasta pronto'» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30088091
  • Wd Datuak: Q30088091