Giovanni da Pian del Carpini

Giovanni da Pian del Carpini

Irudi gehiago
Roman Catholic Archbishop of Bar (en) Itzuli

1248 - - Geoffroy of Bar (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Bar (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMagione, c. 1182
HeriotzaBar, 1252ko abuztuaren 1a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Frantzisko Asiskoa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, apaiz katolikoa, diplomazialaria, historialaria, idazlea eta misiolaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ystoria Mongalorum (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena
Anaia Txikien Ordena
Giovanni da Pian del Carpiniren ibilbide Asian, bidea urdinez

Giovanni da Pian del Carpini (Pian del Carpini, Umbria, Italia, 1182 – Antivari, 1252ko abuztuaren 1a) frantziskotar apaiza izan zen, San Frantzisko Asiskoaren dizipulua. Germaniako eta Espainiako nagusi, eta Antivariko artzapezpiku izan zen.

Mongolek Europari egindako eraso handiaren ondoren (Liegnitzeko gudua, 1241eko apirilaren 9a), Inozentzio IV.a aita santuak mongolen khanarengana bidali zuen, ordezkari gisa, ahal izanez gero bakea lortzera, eta bide batez haien indarra, jokaera, eta bestelako informazioa biltzera. 1245eko Pazko egunean irtenik, Batu Khanengana, Mongolen Inperioko mendebaldeko buruzagiarengana, iritsi zen, Volga ibaiaren ondoan. Hark Karakoruma, mongoliarren inperioko hiriburura, bidali zuen. Asia erdialde osoa igarota, Güyük Khanen, Ögodei Khanen ondorengoaren koroatzera iritsi zen. Pian del Carpinik ez zuen lortu khanaren asmoak aldatzerik. Bi urteko bidaia eginik, Asiari buruzko garrantzi handiko lan bat idatzi zuen, bidaia hartan oinarrituta: Historia Mongalorum quos nos tartaros apellamus (Guk tartaro deitzen ditugun mongolen historia). Mongolen bizimoduaren, ohituren eta historiaren berri emateaz gainera, Asiako beste hainbat herriren deskribapena ere egin zuen, Erdi Aroan kristauen aldetik egin zen zehatzena. Geografiari dagokionez zenbait akats zituen, baina zenbait urte geroago, Gilermo Rubrouckekoak zuzendu zituen. Pian del Carpiniren liburuak, edo haren laburpen batek, eragin handia izan zuen Europan, Errenazimentura arte.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q315149
  • Commonscat Multimedia: Giovanni da Pian del Carpine / Q315149

  • Wd Datuak: Q315149
  • Commonscat Multimedia: Giovanni da Pian del Carpine / Q315149