Endokarditis infekziosoa gaixotasun infekziosoa da, bihotzaren barne-geruzari eragiten diona. Infekzioa eragiten duten bakterioak berez ez dira bihotzekoak izaten, gorputzeko beste leku batzuetatik etorriak baizik (azaletik, ahotik, arnas bideetatik…) eta odolaren bidez heltzen dira bihotzera.
Sarrera anatomikoa
Bihotzaren geruzak
Bihotzaren paretan hiru geruza bereiz ditzakegu, sakonetik azalera:
Endokardioa: Zelula epitelial bakunezko geruza da, bihotz osoa barnetik inguratzen duena
Miokardioa: Norazko desberdineko zuntzak dituen zati muskularra
Esan bezala endokardioak bihotz osoa inguratzen du, baita bertan dauden balbulak ere, beraz, endokarditisak bihotzeko balbulei ere eragiten die. Horien artean hauek dira gehien erasandako balbulak:
Balbula aurikulobentrikularrak:
Balbula mitrala: Ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean, bi balba ditu
Balbula trikuspidea: Eskuineko aurikularen eta bentrikuluaren artean, hiru balba ditu
Balbula aortikoa: Goranzko aortaren oinaldean eta balbula mitralaren alboan, enara kabi formako hiru balba ditu
Birika balbula: Birika enborraren oinaldean, honek ere enara kabi formako hiru balbula ditu
Balbula hauen artean gaixotasun honek gehien kaltetutakoak dira: [1]
%28-35: Mitrala
%5-36: Aortikoa
%35: Mitralean eta aortikoan
%6: Trikuspidea
%1: Birika balbula, baina hazken aurrerapen ekokardiografikoei esker gero eta kasu gehiago aurkitzen dira lehendik gaixotasun kardiako *kongenitoak dituztenetan. Gainera, infekzioa ohikoagoa da gizonetan emakumeetan baino.
Bihotzeko beste hainbat egiturei ere eragin diezaieke:
Bentrikulu arteko trenkada
Soka tendinosoak
Paretako endokardioa
Endocarditis mitral. IMG 2895
Etiologia
Endokarditisa germenak odol-fluxuan zehar bihotzeraino heltzean eragiten da. Endokarditisaren kausak edo eragileak birusak, onddoak zein bakterioak izan daitezke; gauzak horrela, endokarditis infekziosoa bezala kontsideratu ohi da. Normalean, ez da identifikatzen zein den gaixotasunaren eragilea. Hortaz, maiz, germen ezezagunak eragindako endokarditis bakteriano bezala izendatzen da.
Endokarditisa eragiten duten bakteria hauek odolean zehar garraiatuak izango dira eta hauen sarbide ohikoenak ahoa, larruazala eta arnasbidea dira.
Streptococcus viridans: endokarditis azpiakutuaren eragilea da zenbait kasutan. Hala ere, gaur egun osasun sistema garatua dagoen lurraldeetan ez da sarri ematen.
HACEK taldeko mikroorganimoak (Haemophilus parainfluenzae, Actinobacillus, Cardiobacterium, Eikenella corrodens y Kingella kingae)
Beraz, aipatutako germenek organismoan barneratzeko erraztasunak aurkituko dituzte honako kasuetan:
Bihotzaren anomalia kongenitoa
Kaltetutako edo ez-ohiko bihotz balbula edukitzea
Endokarditis aurrekariak
Ebakuntza baten ondoriozko bihotz balbula berria
Esterilizatu gabeko xiringen erabilera
Arnas-bide, gernu-bide, infektaturiko larruzal, hezur zein muskuluetan egindako bestelako kirurgiak
Sintomatologia
Endokarditisean, sintomak modu geldo eta ez oso larri batean gerta daiteke, patogenoaren arabera. Modu honetan sintomen agerpena asteak eta hilabeteak luza daiteke. Bestalde, sintomak modu azkar batean gerta daitezke, mikroorganismo birulento batek eragiten badu.[2]
Janeway lesioak: Esku ahurretan eta oin zolan orbain gorriak, min gabekoak.
Osler noduluak: Hatz eta behatzetan edo goragune tenar eta hipotenarrean ager daitezken konkor gorri mingarriak.
Endokarditisaren sintomak modu akutu edo subakutuan ager daitezke. Gaixotasuna akutua eta larria denean hauek ere ager daitezke:
Sepsia: Sistema inmunearen gehiegizko erantzuna, odolaren funtzionamendua zailduz.
Balbula kardiakoetan kalte larriak
Roth orbainak: Erretinan ager daitezkeen zonalde beltzak erdigune argiarekin.
Diagnostikoa
Endokarditisa edukitzeko arriskuak gora egiten du inolako begi-bistako foku infekziosorik gabe prozesu infekzioso bat pairatuz gero, batez ere bihotz murmurioen agerpena baldin badago edota aurretiaz endokarditis gaixotasuna izanez gero.[3]
Diagnostikoa egiteko beharrezkoa da odolean mikroorganismoen presentzia dagoela ziurtatzea bai eta begetazioak hautematea ere (normalean balbula kardiakoetan aurkitzen dira).
Odoleko mikroorganismoak detektatzeko, hemokultiboak egiten dira (pazientearen odolaren hazkuntza, egoera berezian mikroorganismoen hazkuntza bultzatzen duena). Hemokultibo hauek zehaztuko dute zein izango den tratamendurik onena mikroorganismo konkretu horrentzako.
Gaur egun, endokarditisaren diagnostikoa errazagoa da. Izan ere, ekokardiografiaren erabilpenak eta irudien hobekuntzak aurrerapauso handiak ekarri ditu, zeinak begetazioak detektatzeko erabiliko diren. Era berean, hemokultiboaren tekniketan hobekuntzak egoteak ere, diagnostikoan lagundu du.[4]
Esplorazioaren inguruan esan daiteke bihotz murmurio berri baten agerpena edo aurreko bihotz murmurio baten auskultazioaren aldaketa oso esanguratsuak izan daitezkeela. Bihotz murmurio baten presentzia endokarditis gaixotasuna pairatzen duten pazienteen %50ean agertzen da gutxi gorabehera.
Azterketa oftalmologikoak erretinakoodol-jarioak aurkez ditzake, non erdiko ingurua argiagoa den (Roth-en orbanak). Gainera, petekien agerpena ere nahiko ohikoa da (odol-jario puntu txikiak) konjuntiban detekta daitezkeenak. Hatz puntak ere loditurik ager daitezke eta azazkalak konkortu.
↑Durack DT, Lukes AS, Bright DK. New criteria for diagnosis of infective endocarditis: utilization of specific echocardiographic findings: Duke Endocarditis Service. Am J Med. 96:200-209, 1994.
Kanpo estekak
Lopez Izagirre, Jabier, Ortiz de Salazar, Alvaro, Gonzalez Foncea, Agustín, Zuazo Meabe, Joseba, Arzubiaga Bilbao, Jesus Maria, Ruiz Gomez, Lara, Aierbe Zabaleta, Pedro Endokarditis infekziosoa: alde medikoa eta kirurgikoa, 22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak, oeegunea.eus
MedlinePlus-en informazio gehiago dago: gazteleraz [1] eta ingelesez [2]
Documento de Consenso de la Sociedad Andaluza de Enfermedades Infecciosas sobre endocarditis infecciosa
Tarjeta de Prevención de Endocarditis (gazteleraz). American Heart Association.