Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia
![]() | |
San Juan Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 8 estropada |
Hasiera | 2017ko uztailaren 8a |
Amaiera | 2017ko abuztuaren 20a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Juan |
Txapeldunordea | Hibaika |
Ohorezko tx. | Orio eta Arraun Lagunak |
← 2016 | 2018 → |
Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia Euskotren Ligaren bederatzigarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen zazpigarrena. San Juan izan zen txapelduna laugarren aldiz jarraian[1].
Historia
Hamar traineruk eman zuten izena sailkapen estropadetan parte hartzeko. Aurreko denboraldietan ez bezala, San Juanek estropadetako batean gutxienez bosgarren egin beharra zeukan Ligan izateko[2].
Uztailaren 8an Orion eta 9an Donostian izan ziren sailkapen estropadak eta Hibaika, Orio eta Arraun Lagunak sailkatu ziren[3].
Lehenengo estropada Hibaikarentzat izan bazen ere[4] denboraldi honetan berriz nagusitasun handiz irabazi zuten Liga sanjuandarrek.
Saikapen fasea
San Juan (19 puntu)
Hibaika (19 puntu)
Orio (16 puntu)
Arraun Lagunak (14 puntu)
Hernani (12 puntu)
Deustu (10 puntu)
Donostiarra (7 puntu)
Cabo da Cruz (6 puntu)
Portugalete (5 puntu)
Lea-Artibai (2 puntu)
Estropadak
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Orio Kanpina V B. | Orio, Gipuzkoa | 2017-7-8 | ![]() | Hibaika |
2. | Eusko Label VI Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2017-7-9 | ![]() | San Juan |
3. | II Caixabank | Santander, Kantabria | 2017-7-22 | ![]() | San Juan |
4. | Gipuzkoako Diputazioaren B. | Pasaia, Gipuzkoa | 2017-7-23 | ![]() | San Juan |
5. | IX Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2017-7-29 | ![]() | San Juan |
6. | II Petronor Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2017-7-30 | ![]() | San Juan |
7. | Zarauzko IX Ikurriña 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2017-8-19 | ![]() | San Juan |
8. | Zarauzko IX Ikurriña 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2017-8-20 | ![]() | San Juan |
Sailkapena
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | Nerea Perez, Izaro Lestayo | Batelerak | 31 | 7: Donostia, La Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Getxo, Petronor eta Zarautz (biak) |
2 | Hibaika | Naroa Galdos, Inge Ugarte | Madalen | 25 | 1: Orio |
3 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 16 | |
4 | Arraun Lagunak | Andrea Astudillo, Maialen Muguruza | Lugañene | 8 |
Erreferentziak
- ↑ «San Juanentzat ikurriña eta liga - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ Torner, Jon. (2017-06-09). «Emakumezkoen arraunean "gauza asko" dago finkatzeko» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Liga Euskotren, sin vizcainas» Deia 2017-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hondarribia e Hibaika se llevaron ayer la V Bandera Orio Kanpina» El Diario Vasco 2017-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
- Webgune ofizialean 2017ko datuak
Datuak: Q119682493
![]() | Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ![]() |
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 |