Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Doministiku
Deskribapena
Mota
sintoma, respiratory signs and symptoms (en) Erreflexua
Identifikatzaileak
MedlinePlus
003060
eMedicine
003060
MeSH
D012912
Doministikua edo usina biriketako haizea sudurretik eta ahotik indarrez kanporatzeko erreflexu-ekintza bat da, diafragmaren eta saihets tarteko giharren bat bateko mugimenduak eraginda, sudurreko mukosen narritadura edo mukosetan beraietan kanpoko objektu baten ukipena dela-eta.
Izena
Doministiku izena latinezko Dominus tecum esapidetik dator (euskaraz Jauna zurekin), doministiku egitean hori esaten baitzitzaion usinlariari[1].