Biztanleria-piramide

Argentinako populazio piramidea 2005. urtean. Nabari da piramide itxura.

Biztanleria-piramidea, adin-piramidea edo populazio piramidea datu diagrama da, une jakin batean eskualde bateko biztanleriaren adin banaketa, sexuaren arabera, erakusten duena. Demografian maiz erabiltzen dena, biztanleriaren adin egitura ikertzeko. Piramide deritzo erakutsi ohi duen itxuragatik.

Eraketa

Batera jarritako bi histograma, bi sexuetarako bana, altxatzen dira, ardatz batean (normalean, bertikalean) adin tarteak azaltzen direla (0-4, 5-9, ...) eta bestean (normalean, horizontalean) adin tarte ezberdinetarako maiztasun absolutuak ala guztizko biztanleriarekiko erlatiboak, azaltzen direla.

Piramide motak

Piramide hedakorra

Azpitik zabala. Piramide edo kono baten forma. Ume asko eta populazioa nahiko gaztea. Hazten ari den populazioa.

Piramide geldoa

Ojiba edo arku zorrotz formakoa. Hazkunde zerotik hurbil dagoen populazioa.

Piramide erregresiboa

Tipula formakoa, oinarrian erdigunean baino estuagoa. Populazioak hazkunde negatiboa edo desazkunde prozesu batean dagoela erakusten du honelako biztanleria-piramide batek.

Sexu desoreka erakusten duen piramidea

Gizakiengan ohikoa da jaiotzerakoan bi sexuetatik bat esleitzea jaioberriei. Estatistikoki gizaseme gehiago jaiotzen dira neskak baino baina aldea txikia izaten da eta jaioberriei esleitzen zaizkien bi sexuak % 50tik hurbil egoten dira. Emakumeak bizitza luzeagoa daukate munduko toki gehienetan. Baina bi sexuen artean desorekak ez dira handiak izaten munduko leku gehienetan. Gerta daiteke, baina, munduko leku batzuetan eta denbora tarte jakin batzuetan, sexuen arteko desorekak.

Sexuen arteko desoreken arrazoiak migrazioa, gerrak, abortu selektiboak edo beste batzuk izan daitezke. Kultura batzuetan migrazioek sexu jakin batengan bestearengan baino eragin handiagoa izan ohi dute. Edo gerta daiteke gerra jakin batzuetan heriotzak gogorrago jotzea sexu bati besteari baino. Kultura jakin batzuetan, gerta daiteke abortu selektiboa edo infantizidio selektiboa, gehien bat sexu baten kalterako.

Adibideak

  • Mundu osoko populazio-piramidea, 2018. Piramide hedakorra. Ume eta gazte asko. Hazten ari den populazioa.
    Mundu osoko populazio-piramidea, 2018. Piramide hedakorra. Ume eta gazte asko. Hazten ari den populazioa.
  • Frantziako populazio-piramidea, 2018. Piramide geldoa.
    Frantziako populazio-piramidea, 2018. Piramide geldoa.
  • Japoniako populazio-piramidea. 2019. Piramide erregresiboa.
    Japoniako populazio-piramidea. 2019. Piramide erregresiboa.
  • Japoniako populazio-piramidearen aurreikuspenak. Epe luzean ere Piramide erregresiboa espero da. Eta jendeak urte luzeetan bizirik iraungo duela espero da.
    Japoniako populazio-piramidearen aurreikuspenak. Epe luzean ere Piramide erregresiboa espero da. Eta jendeak urte luzeetan bizirik iraungo duela espero da.
  • Hego Koreako populazio-piramidea 1960-2018. Hirurogeigarren hamarkadan hedakorra eta geroago erregresiboa.
    Hego Koreako populazio-piramidea 1960-2018. Hirurogeigarren hamarkadan hedakorra eta geroago erregresiboa.
  • Txinako populazio-piramidea 1950-2022. Hogeigarren mendean hedakorra, geroago atzera egin zenbait krisi eta ezarri zen seme-alaba bakarraren politikarekin. Azken hamarkadetan erregresiboa.
    Txinako populazio-piramidea 1950-2022. Hogeigarren mendean hedakorra, geroago atzera egin zenbait krisi eta ezarri zen seme-alaba bakarraren politikarekin. Azken hamarkadetan erregresiboa.
  • Kuwaiteko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Gizonezkoen gainerakoa.
    Kuwaiteko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Gizonezkoen gainerakoa.
  • Djiboutieko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Emakumezkoen gainerakoa.
    Djiboutieko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Emakumezkoen gainerakoa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q329823
  • Commonscat Multimedia: Population pyramids / Q329823

  • Identifikadoreak
  • GND: 4124541-6
  • LCCN: sh85002081
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q329823
  • Commonscat Multimedia: Population pyramids / Q329823


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.