Barakaldoko tranbia

Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
Barakaldoko tranbia
Urbinaga  Bilboko metroaren 2. linea       LEIOA
 Bilboko metroaren 2. linea Bagatza
Galindoko ibarra
San Eloy
Labe Garaiak
Done Bikendi
Desertu
Lorategi botanikoa
Artzain Ona    
San Vicente dorreak
Serralta
Megapark
Ansio  Bilboko metroaren 2. linea 
Ribera etorbidea
Euskadi etorbidea
Zuazo
Retuerto
Barakaldoko tranbia sarearen mapa.

Barakaldoko tranbia Sestao eta Barakaldoko udalerrietan eraikiko den tranbia linea zirkularra da. 9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna, Sestaoko Bilboko metroaren Urbinagako geltokian hasi eta Arrontegi, Lutxana-Burtzeña, Errekaortu, Arteagabeitia-Zuazo, Done Bikendi eta Beurko-Bagatzako barrutiak lotuko ditu.

Urbinagako geltokian Leioako tranbiarekin, Bilboko metroarekin eta Renfe Aldiriekin lotunea egongo da. Bestalde, lotuneak ere izango ditu Bagatzako eta Ansioko geltokian.

Aurrekariak

Barakaldoko udalerria Bizkaiko bigarren hiririk handiena da, biztanleriari dagokionez. Hainbat auzo ez dago garraio publiko bidez ondo hornituta, eta tranbia linea eraikiz arazoa konpontzeko nahia dago. Hala, tranbiak ibilbide zirkularra izango du, garraio publikoaren saretik aldenduen dauden auzoak lotuz, eta gainontzeko garraioekin lotuz.

Tranbia martxan hasten den bitartean, Barakaldoko Udalak Kbus zerbitzua eskaintzen du 2010eko irailetik. Autobus zerbitzu honek tranbiak egingo duen antzeko ibilbidea egiten du.

Historia

Tranbia proiektua auzo-elkarte batek aurkeztu zion Eusko Jaurlaritzari 2007an, eta honek ez zuen proposamena onartu. Atzera bota zen arren, 2009ko hauteskundeen ondoren, gobernu aldaketa gauzatu eta Jaurlaritza berriak proiektua onartu zuen. Urte horretako azaroan proiektua aurkeztu zuen gobernuak, 6 kilometro eta 16 geltoki, eta 70 milioi euroko kostuarekin.[1]

2011ko martxoaren 17an proposatutako ibilbideari aldaketa bat egin zitzaion, Galindo ibaiaren bazterretik pasa beharrean Done Bikendi barrutiaren erdialdetik pasarazteko.

Euskal Trenbide Sareak 2012an informazio azterlana idatzi eta aurkeztu eta gero, gaur egun eraikitze azterlana egiteke dago, eraikuntzarekin hasi ahal izateko.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Barakaldo Tranvia auzo-elkartea. «El Gobierno Vasco afirma que el tranvía de Barakaldo es viable y se ponen en marcha los siguientes pasos para su construcción» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Euskotranen webgunea
  • (Gaztelaniaz) Barakaldoko tranbia bultzatzeko auzo-elkartea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3812823
  • Wd Datuak: Q3812823