Antimikrobiano

Antimikrobiano edo mikrobioen aurkakoa mikrobioak hiltzen dituen edo haien hazkundea eragozten duen substantzia da. Mikrobioak hiltzen dituzten antimikrobianoei mikrobizida deritze, eta mikrobioen hazkundea inhibitzen dutenei, mikrobiostatiko.

Gaixotasun infekziosoen aurka erabiltzen diren botikak antimikrobianoak dira (antibiotikoak, esaterako), baina baita ere objektuak edo ura desinfektatzeko erabiltzen diren eragile kimikoak ere (fenola, kloroa...). Antiseptikoak larruazalean aplikatzen diren beste antimikrobiano mota bat dira (iodoa, merbromina...).

Erasotzen dituzten mikrobioen arabera, horrela sailkatzen dira antimikrobianoak:

  • antibiralak: birusen aurka
  • antibakterianoak: bakterioen aurka
  • antifungikoak: onddoen aurka
  • antiprotozoarioak: protozooen aurka
  • antiparasitarioak: parasitoen aurka


Antimikrobianoak garatu diren heinean mikrobioek haien aurkako erresistentziak ere garatu dituzte. Antibiotikoekiko erresistentzia, esaterako, goi-mailako osasun arazo bihurtu da mundu osoan, 2019. urtean 1,2 milioi pertsona hil baitziren munduan antibiotikoen aurrean erresistenteak ziren bakterioen ondorioz [1]

Erreferentziak

  1. Ikuta KS, et al. (2022ko Abendua) Global mortality associated with 33 bacterial pathogens in 2019: a systematic analysis for the Global Burden of Disease Study 2019 Lancet. 400 (10369): 2221–2248

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q68541106
  • Commonscat Multimedia: Antimicrobials / Q68541106

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119775816 (data)
  • GND: 4142688-5
  • LCCN: sh85005613
  • NKC: ph202646
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 33281
  • Wd Datuak: Q68541106
  • Commonscat Multimedia: Antimicrobials / Q68541106