nutrizio-gaixotasuna, nutritional deficiency disease (en) disorder of vitamin and non-protein cofactor absorption and transport (en)
Espezialitatea
endokrinologia
Sortzen du
cheilosis (en)
Identifikatzaileak
GNS-9-MK
269.1 eta 269.2
GNS-10
E56.9
GNS-9
264, 265, 266, 267, 268, 269 eta 269.1
MeSH
D001361
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Abitaminosia bitaminarik ezak edo gutxi izateak eragiten duen patologien multzoa da.
Bitaminen gabeziak hainbat jatorri izan ditzake: elikagai egokiak ez hartzea, hesteetan xurgapen arazoak izatea, arazo metabolikoak pairatzea... Abitaminoasiaren kontrako patologia hiperbitaminosia da, bitamina baten gehiegizko kontzentrazioa organismoan, alegia.
Bitaminen funtzioa garrantzi handikoa da organismoarentzat koentzimak direlako, hots, ezinbestekoak dira entzimek ondo funtziona dezaten. Bitaminen ezean prozesu metabolikoek ez dira behar bezala burutzen eta akats metaboliko larriak ager daitezke.
Abitaminosi nagusiak honako hauek dira:
A bitaminaren gabezia: larruazaleko eta ikusmenaren arazoak eragiten ditu, eta baita mukosen akatsak ere (arnas aparatukoak, batez ere)
D bitaminaren gabezia: errakitismoa sortarazten du, hezurren deformazioak dakartzana
E bitaminaren gabezia: antzutasuna, anemia eta gaitz neuro-muskularrak eragiten ditu