2009ko Lazkaoko atentatua

2009ko Lazkaoko atentatua
Ertzainak kalteak neurtzen
LekuaLazkao
 Gipuzkoa
Data2009ko otsailaren 23a
Eraso motaAtentatu terrorista
ArmakMotxila-bonba[1]
Heriotzak/Zaurituak0
EgileakETA[2]

2009ko Lazkaoko atentatua 2009ko otsailaren 23an ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka buruturiko atentatua izan zen. Egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen goizaldeko 3:00 aldera.[3]

Bi ordu lehenago, ezezagun batek ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen[3] atentatuaz ohartarazteko. Ertzaintza egoitzara hurbildu zen eta segurtasun-eremua ezarri zuten. Hainbat bizilagun eta taberna bat hustu ostean, bonbak eztanda egin zuen.

Bonbaren egitura eta atxiloketak

Ertzaintzaren lehen ikerketen arabera, lehergailua 8 Kg amonitolez osatuta zegoen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren bozeramaile batek adierazi zuenez, ikerketak aurrera jarraitu zuen. Ondoren, martxoaren 4ean, Ertzaintzak atentatua egin zuen ustezko etakidea, Manex Castro, atxilotu zuen Hernanin.[4] 2010eko maiatzaren 6ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak Beñat Aguinagalde, Manex Castro, Ugaitz Errazkin eta Mikel Garmendia prozesatu zituen Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurkako atentatuarengatik.[5]

Atentatuaren gaitzespenak

Iñaki Arrola PSE-EEko hautagaia Gipuzkoatik, prentsaurrekoa ematen

Beranduago, Udalak ez-ohiko bilera egin zuen udaleko alderdi politikoekin eta gaitzespen-testua aurrera atera zuten, alderdi guztiek baieztatua (EAJ, Aralar, PP, PSE-EE eta EB-B. Testuan esaldi hau azpimarratu zuten: "Beste behin bezala, ETA gure gizartean soberan dago". Halaber, aurreko beste hainbat atentatu ere gaitzetsi zituzten eta Patxi Albisu alkateak eta Bozeramaile Bilkurak bulego bat ireki zuten udaletxean, kalteak zituzten bizilagunek kalteen inguruko salaketak jartzeko.[9]

Ondorioak

Politikariak gaitzespen-ekitaldian
Ekitaldia Lazkaoko udaletxe aurrean

Erreferentziak

  1. a b c d e Gaitzespenak Diario Vasco egunkarian
  2. a b Euskadi Ta Askatasunaren 2009-06-25eko agiria
  3. a b Atentatuaren albistea, Eitb.com[Betiko hautsitako esteka], 2009-02-23
  4. Manex Castro Ertzaintzak atxilotu du Hernanin[Betiko hautsitako esteka]. Berria 2009-03-05
  5. (Gaztelaniaz) Vasco Press. Garzón procesa a cuatro presuntos etarras por el atentado contra la Casa del Pueblo de Lazkao. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-05-08).
  6. Ibarretxe lehendakaria Irundik
  7. Soria jaunaren gaitzespena Yahoo! Noticias webgunean
  8. Alkatearen gaitzespena
  9. Lazkaoko Udalaren gaitzespen-testua, Udaleko alderdi guztiek baieztatu dutena 2008-02-23
  10. Nafarroako Gobernuaren gaitzespen-testua 2009-02-23
  11. Basagoiti Lazkaon bertaratu da atentatua gaitzesteko
  12. a b Elkarretaratzea eta Udalaka martxan jarritako bulegoa[Betiko hautsitako esteka] eitb.eus, 2009-02-24
  13. Gizon bat herriko tabernan borra batekin sartu da, Albisteak Goierriko Hitza egunkarian, 2009-02-24
  14. Ezker abertzalearen elkarretaratzea gertatutakoaren aurka[Betiko hautsitako esteka], 2009-02-24
  15. Ertzaintzaren zaintza berezia elkarretaratzea zaintzeko GARA Egunkaria, 2009-02-25
  16. Zapatero Lazkaoko gertaerataz hitz egiten[Betiko hautsitako esteka], Berria egunkaria, 2009-02-26

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Atentatua BBCren orrian
  • (Ingelesez) France 24
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252624
  • Commonscat Multimedia: Bomb in Lazkao, 23 February 2009 / Q12252624

  • Wd Datuak: Q12252624
  • Commonscat Multimedia: Bomb in Lazkao, 23 February 2009 / Q12252624